5/01/2012

ATZERRITARRAK IKASTOLAN (Europar proiektua)

 "Apirilaren 14 eta 21 artean Brno (Txekia), Doetinchem (Holanda) eta Zwolleko (Holanda) ikasleak euki doguz gurean Comenius elkarraldaketa proiektuan parte hartuz.
 Langaia "Save the Sea"  zan.
 Elkarraldaketa akademiko-kulturalaz gain, gure Herria eta herritarrak ezagutuaz batera, uraren kutsadurari buruzko kontzientzia hartzea zan helburua. Halantxe, astelehenean eta martitzenean Lekeitiora (Itsasargia, Isuntza arraun elkartea, "Playa Ondarzabal" arrantza ontzia) eta Getxora (Portu Zaharra eta Pakea Bizkaia Unai Basurkoren belaontzia) itsasontzian errekan zehar joan gintzezan txangoan.
 Eguaztenean txangoetan uraren inguruan ikusitako ur kutsadura arazoak aztertu eta konponbideak topetako proiektu bat landu eben ikasleak egun osoan zehar. Taldeka egin eben lan, talde bakoitza 3 herrietako ikasleakaz osatuta egoan.
 Ikerketa glogster poster digitalean laburbildu eben eta landuriko 26 lanak txapelketara aurkeztu zirean 3 hoberenak aukeratu zirelarik
 Eguen goizean Unesco Etxeako Isabel Gonzalez teknikariak urari buruzko hitzaldia eman zigun eta ondoren 3 glogster hoberenen aurkezpena egin eben ikasleek eta Isabelek glogster txapelduna aukeratu eban (Arantza Cobela, Janire Vallejo, William Steenblik, Alain Capanaga Velasco, Matilde Stevenson).
 Eguerdien Bilboko museo Nautikoa ikusten joan gintzezan eta arrastien merendola egin genduan ikastolako jantokian guraso, irakasle eta ikasleekaz, posterrak eta egunotako argazkiak ikusteko aukerea euki ebelarik. Barikuen be taldeka egin genduan lan, oraingoan esku pelotak eta abarkak egin genduazan baita herri kirolak praktikatu eta euskal dantzak ikasi.
 Zapatuen bere etxeetara bueltatu zirean gure lagun atzerritarrak."




  Atsekitutako argazkietan Unai Basurkon Pakea Bizkaia itsasontzian ikusi geinkez gure ikasle eta irakasleak. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario